lunes, 26 de marzo de 2012

KUOTAK ITZULTZEA

6.1. Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

a) Ikasle-kolektibo bat ez denean jantokira joaten aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egin eta piknik zerbitzurik behar ez badute, beti ere, aurrez enpresa esleipendunari jakinarazten bazaio. Ahal dela, jarduera horiek ikasturte hasieran planifikatu eta jakinaraziko zaizkio catering- enpresari. Hori dela egitea posible izango ez balitz, planifikatzen diren unean jakinaraziko dira eta, edonola ere, gutxienez 48 ordu lehenago.

b) Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 izango da.

6.2. Ikasle jankideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.

6.3. Eskola jantokiak funzionatzen ez duenetan, itzulketak, hala badagokio, une horretan indarrean dauden Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera egingo dira.
6.4. Kobratutako kuotak hurrengo hilabetean itzuli ahal izango dira, kobratu beharreko kuotei kenduta.

(Informazio gehiago: Eskola- jantokien funtzionamendurako jarraibideak)

No hay comentarios:

Publicar un comentario